Egutegi arazoak zirela medio, pena handiz, ezin izan nuen Madrilera bidaia egin eta bertako txokoak ezagutu nire klasekideekin. Hala ere, bertan bisitatu zituzten txoko ezberdinak aztertzea ariketa aproposa iruditu zait tailer integratuko proiektua aurrera eramateko erreferentziatzat. Egia esan denak ere espazio interesgarriak iruditu zaizkit, baina atentzioa deitu didana La Cebadako plaza izan da.Cebadako plaza hontan exyzt kolektiboak, boluntario batzuekin batera, zenbait hastetan egindako proiektu honek erabilpenik ez zuen esplanada bat bizitzaz betetzea zuen helburu, auzolanean.

Plaza ekipatu antzeko bat sortzen dute bertan, etorkizuneko espazio publiko bat; aisirako, sukalderako, errefreskatzeko, musikarako, zinearentzako... txoko ezberdin eta dinamikoak dituena.
Plaza bezala definitu daiteke, baina baita parke edo espazio sozio amankomun bezala ere. Edozein klaseko pertsonentzat zabalik dagoen gizarte plataforma publiko bikaina sortzea lortu dute denen laguntzaz La Latinako polikiroldegia erauztean sortutako orube huts honetan.
Bertan egin dena gure inguruko espazio askotan aplikatu genezakeela iruditzen zait. Gure herrietan asko eta asko dira hutsik, hilik, alperrik galtzen ari diren espazio zabal erabilgarriak eta beraz, gure herrien mesedetan, horrelako auzolanak egin ahal izatea erreibindikatzen dut.
Unai Etxeita
No hay comentarios:
Publicar un comentario