sábado, 27 de abril de 2013

Habitat hiritarra - azken emaitza

Kurtsoa aurrera doan heinean kontestu ezberdinetan ari gara habitat-ak proposatzen, oraingo hontan habitat hiritarrean eraman dugu aurrera gure proiektua. Hiru gune ezberdin proposatzen zitzaizkigun ariketa egiteko, eta nik Donostiko udaltzainen goialdean dagoen behe solairua aukeratu dut. Hasieratik neukan buruan gune hau, izan ere jada proposatuta dagoen egitura hortan nire proiektua txertatzeak halako erakargarritasuna sorrarazten zidan.

Programak hiru irakaslerentzat bizitokia sortzeaz gain, espazio dinamiko bat sortzea ere eskatzn zigun, bertan erakusketak, festak, kontzertuak... egin ahal izateko.

Hasiera hasieratik oso argi neukan proposatuta zegoen egiturak protagonismo berezi bat izan behar zuela bizitokian, eta hori lortzeko egitura azaleratzea proposatu dut. Oso argi neukan baita ere gune argitsua nahi nuela, eta ahalik eta fatxada gardenena egin dut, beiraz.

Eraikinerako irisgarriasuna zaindu nahi nuen baita, horretarako egurrezko pasarela bat planteatu dut sarrerara hurbiltzeko, bejetazioz inguraturik.

Behin beirazko itxitura pasata, etxeko gune zabalenean sartzen gara, alde baean eskenatoki txiki bat duena. Gune honek ez du erabilera zehatzik; erabiera asko izan ditzakeen gunean da, dinamikoa. Bertan erakusketak, festak, hitzaldiak... egin daitezke, edo egongela gisa ere funtsionatu dezake.

Gune dinamiko horretatik eskubitara joz gero, eskailera azpian komun konpletoa aurki genezake, eta pixkat aurrerago jangela eta sukaldea. Sukalde eta jangelaren kasuan, txoko izaera eman nahi nion, lagunarterako gune apropos bat.

Aipatu beharra dago behe solairuan ate bakarra dagoela, komunekoa, eta honek komunikazioa asko errazten duela.

Lehe solairuan berriz, estudio konpartitu bat eta hiru logela daude, beirazko itxiturekin. Logela eta estudioak zuzenean faxadara ematen dute, logelen kasuan hegaldura txiki batekin. Gunearen barnealdean berriz, logeletara iristea ahalbidetzen duen igarobide bat dago, azpiko gune dinamikora ematen duena alde baten, izan ere, azpiko gune horren zati handi batek altuera bikotza du.

Orokorrean, bizitoki atsegina eta erosoa iruditzen zait, non gauza asko egin daitezkeen.



Unai Etxeita



martes, 23 de abril de 2013

" Kaiolak, aterkiak eta burbuilak" Javier Etxepare


Eskola honetako ikasle ohi den Javier Etxepare arkitektoak eskaini zigun “kaiolak, aterkiak eta burbuilak” izeneko hitzaldia. Bertan gure egunerokotasunean erabiltzen ditugun objektu hauek arkitekturarekin zuzenean lotu zituen, objektu hauei buruz dugun ikuspegia aldatuz.

 

Hasiera batean, izenburua interesagrria iruditu zitzaidan arren, aitortu behar dut hitzaldia pixkat neketsua egin zitzaidala ( Javierrek duen ahots lasaiagatik akaso), baina hitzaldiak aurrera egin ahala bere ereduei zentzua aurkitzen hasi nintzen eta berak planteatutako  ereduak nire inguruko txoko ezberdinetan imajinatzen, eta inguruko hainbat eredu ere etorri zitzaizkidan burura. Izan ere, sarritan egiten da arkitektura burbuilen, kaiolen edo aterkien funtzioa betetzeko.

 

Javierrek planteatutako lehen objektuak kaiola izan zen. Gure artean kaiolak askatasun ezarekin lotzen ditugu, preso izatearekin. Hala ere, Javierrek ideia horri buelta eman eta guztiz kontrakoa pentsarazi zigun, izan ere, berak itxitura trasluzido bezela planteatzen zituen, hau da, kanpoarekin harreman bisuala edukitzea ahalbidetzen digan horma bat bezala.

 

Bigarren objektua aterkia izan zen. Izan ere, guk aterkiak euria denean soilik zabaltzen ditugun arren,  arkitektura asko aterkietan oinarrituta daude. Aterkiek, kalean egon arren, nolabaiteko babesa eskaintzen digute inguruko faktore askorekiko eta ideia hori arkitekturan sarri eman den kontzeptua da estalkietan eta bestelako eraikinetan. Javierrek eredu bidez helarazi zigun ideia hori.

 

 
Hirugarren eta azken objektua burbuilak izan ziren. Burbuilek kanpoarekiko harremana guztiz mugatzen digute, baita kanpo harremana barnearekin ere. Isolamendu bezala funtsionatzen dute nolabait. Beharbada objektu hau izan da inguruko arkitekturarekin erlazionatzen gehien kostatu zaidana.

 

 

Unai Etxeita

La buena vida


Iñaki Abalosek idatzitako liburu honetan loft-aren inguruan hitz egiten da, loft-a benetan zer den azaltzen digu. Liburuaren hasierako zatian gai soziologiko eta filosofikoak jorratzen dituen arren, gero bete betean sartzen da loft-aren kontzeptua azaltzen, beraz, esan daiteke, hasierako zati soziologiko bat daukala loft-aren kontzeptua kontestu batean sartzeko eta horren ondoren loft-a azaltzen hasten dela..

 

Bere esanetan, loft bizitokietako hastapenean, bertan bizi ziren pertsonak pertsona alternatiboak ziren. Ohiko bizimodutik eta ideietatik at bizi zirenak eta gizarteak, orokorrean, bizitzaren inguruan zeukan ikuspuntuarekin bat egiten ez zutenak bizi ziren bertan. Bizitoki mota hau ez zen arkitektu famaturen baten hausnarketa batetik sortu, ez eta teknologiaren garapenari esker edo dirudunen kapritxo gisa; nahigabeko diseinu bat izan zen, pertsona gazteek beraien aurrezkiekin lokal bat erosi edo alokatu eta bertan erakusketak, tailerrak…. antolatzen zituzten. Pertsona gazte hauek sarritan bertan lotan geratzen ziren, eta apurka apurka lokal hura beraien bizitoki bilakatzen zen. Lokal horiek bizitoki bezala moldatzearen ondorio dira gaur egun hain famatuak diren loft-ak, baita

 

Garai hartako artista gazteren bati gaur egun loft-a  modernitatearekin, erosotasunarekin lotzen dugula esanez gero, eta XXI.mendean modan dagoen zerbait dela esanez gero, zihurrenik aurpegira barre egin zigun; baina paradoxa hori errealitate bilakatu da, eta gaur egun ia edozeinek nahiko luke loft batean bizi.

 

Gaur egun loft-ari buruz ugun ikuspuntua guztiz aldatu da, ia jabearen neurrira egindako espazio pertsonal eta kapritxosoa  bilakatzeraino, jatorriko ikuspuntuarekin talka egiten duen ikuspuntua dugu gaur egun loft-aren inguruan, baina funtsean, ideia berbera da: norberarentzako egokitutako espazio bizigarri eta, eroso bat sortzea.

 

 

 
Unai Etxeita

lunes, 22 de abril de 2013

`Making off´ habitat hiritarra

Habitat hiritarrerako ematea prestazen nengoela atera nituen argazki batzuk. Bertan ematearen garapena ikus daiteke.


 
 
Unai Etxeita
 
 
 
 
 

Especies de espacios


 “Especies de espacios” liburua Georges Perec-ek idatzitako liburua da. Perec , XX. mendeko literatura frantseseko idazle garrantzitsuenetariko bat da.

 

 
 
Irakurtzen hasterakoan aitortu behar dut neketsua egin zitzaidala hizkera xelebre xamarra erabiltzen baitu. Orriak pasa ahala berriz, gaia ulertzen hasi naiz, irakurketara `engantxatzen` eta horri horiek pasa ahala esaldien eta beraien arteko konposizioaz jabetzen hasi naiz eta espazioen inguruan hausnartzen bukatu dut; beraz esan dezaket, liburuak bere helburua lortu duela nigan: Espazioaei buruz hausnartzea.

 

Liburu honetan,logelaz, oheaz, apartamentuaz, eraikinaz, kaleaz, hiriaz, auzoaz, txoko ezberdinez, landaz, herrialdeaz, Europaz, Munduaz eta, orokorrean, espazioaz hari da Perec hitz egiten eta gai hauei buruzko ikuspegi alternatibo bat proposatzen digu hausnarketa ardatz hartuta. Eguneroko bizitzan gure inguruan ditugun txoko eta espazio ezberdinei buruz, eta bertan dauden objektu eta altzariei buruzko beste ikuspuntu bat helarazten digu, gizartearen ohiko bisiotik at.

 

Lehen aipatu bezala, hasieran liburu nekeza iruditu zaidan arren, irakurri ahala asko gustatu zaidan irakurketa izan dela aitortu behar dut. Espazio ezberdinei buruz halako `gusanillo` bat eragin dit eta nire inguruko txoko ezberdinei buruz hausnartzea lortu du.










Unai Etxeita