viernes, 15 de febrero de 2013

Habitata

Habitata

 
Aurrerago eraikiko dugun gure eraikinaren proiektuari hasiera eman diogu, eta hasteko proiektua garatzeko beharrezkoa zen ingurua aurkitu behar izan dugu, baita zer pertsonek hartuko duten parte berta ere.
 
Nire kasuan, lekuari dagokionez ez dut batere dudarik izan, izan ere txiki txikitatik gustatu izan zait Garaiko (Bizkaia) San Juan auzoa, betidanik amestu dut etorkizunean bertan bizi ahal izatea; ingurua eta bistak ikusgarriak baitira. Beraz, ariketaren enuntziatua irakurri bezain pronto pentsatu nuen lekua eta nire imajinazioa segituen jarri zen dantzaka bertan zer egingo ote nuen pentsatzen.
 



Bertan biziko diren bizilagunen kasuan, ongi ezagutzen ditudan pertsonak aukeratu ditut, eraikina norberaren beharrizanei ahalik eta gehien egokitzeko. Beraz, aukeratutako lagunak ni neu (Unai), nire neskalaguna (Nerea), nire aita (Josu) eta nire ama (Marian) dira.  Bakoitzak bere afizio eta beharrizanak ditugu, baina gauza askotan ere bat gatoz, beraz, uste dut ez dela zaila izango gure arteko bizikidetza.
 
 
Unai Etxeita

Dikotomia

Dikotomia

 
Klasean ikusi genuen bezala, munduan eta gure inguruan badira elkarren kontrakoak diren gauza, ekintza edo termino asko aurki ditzazkegu; guzti hauei beraien artean dikotomikoak direla esaten diegu.
 Guk dikotomia horien artean dauden une edo elementu ezberdinak adierazi behar genituen Din A4 batean.
Nik egun eta gauaren arteko dikotomia artu nuen eta maketa sinple baten bitartez egunsentia eta ilunabarra adierazi nahi izan nituen, eguna eta gauaren tartekoak bait dira

 
 
 
Unai Etxeita


Logela

Nire logela

 
Nire logela, nire etxean dudan txokorik kuttunena da. Bertan egiten ditut nire ametsik politenak, baita etxeko lanak edo beste gauza asko ere.
 
Atetik sartu eta aurrez aurre lehiate luze bat ikusi dezakegu, fatxadara ematen duen logelako alde guztia hartzen duelarik, hegora begira. Bertatik Aramotz mendilerro guztia ikus dezaket, Udalaitz, Anboto, Alluitz, Untxillatx edo Mugarra besteak beste.
 
Aipatutako lehiate horren azpian dago logelako mahaia, luzera guztia hartzen duena, bertan aurkitzen da ordenagailua ere, eskubialdean.
 
Ohea berriz, atetik sartu eta ezkerraldera aurkitzen da hormaren kontra, eta gauza ezberdinak gordetzeko apal eta armairuak berriz, atetik eskuinaldera. Bertan gordetzen ditut arropa ezberdinak edo mailaz maila pilatzen joan zaizkidan liburuak ere.
 
Nire logelatik gehien maite dudana neguko goizetan lehiateko pertsiana igo eta mendilerro guztia elurtuta ikustea da, falta botatzen dudana, berriz, ispilu bat.
 

Bestalde, ekaitza dagoen gauetan edo haize gogorra dabilenean hots guztiak somatzen dira logelatik, izan ere 6, pisuan bizi naiz. Baina guzti hori entzuteak badu bere xarma eta gustatzen zait.
 
 
Unai Etxeita