martes, 14 de mayo de 2013

Tailer integratua Trinitate plazan - Azken emaitza -

Nire interbentzioare helburua Trinitate plaza biziberritzea izan da jatorrizko itxura aldatu gabe. Horretarako, mugikorrak diren altzari urbanoak eta estalkia planteatu ditut, momentuan plazan dauden pertsonen beharrizanen arabera jarri ahal izateko edo ez.

Altzari urbano horiek hainbat elementuk osatzen dituzte amankomunean, hala nola, eserlekuak, farolak, zaborrontzik... Elementu hauek beraien artean akoplatzen dira eta beharren arabera jarriko dira elementu gehiago ala gutxiago. Estalkien kasuan ere, plazako pertsonen esku egongo da estalkirik jarri edo ez, eta jartzekotan estalki bat, bi edo hiru jarri.






 
 
Unai

Making off - tailer integratua-






sábado, 11 de mayo de 2013

Trinitate plaza - Influentziak-

Trinitate plazari buruz egindako galdeketetatik ateratako ondorioei so egin ondoren, plazaren nire interbentzioa planteatzen hasi naiz.

Aterpe bat behar dela deritzot plazako erabilera gehiago sustatzeko, batez ere eguraldi kaskararekin. Horretarako estalki elastikoak planteatuko ditut inguruko hormetara mosketoi bidez teinkatuak. Eguraldi ederrarekin kendu ahal izango direnak eta, kaskarrarekin berriz jarri.

 Eredu gisa Sert enparatzako kioskoko estalkia hartu dut.



























Gainontzean altzari urbano mugikorrak planteatzen ditut, plazan jarri eta kendu ahal izango direnak beharren arabera (eserlekuak, farolak, zakarrontziak....)

Eredu gisa LEGO jokoa hartu dut, bertako piezak inspirazio iturri gisa hartu baititut altzari hauen diseinurako.

 
 
 
 
 
Unai Etxeita

Trinitate plaza - Beharrak-

Trinitate plazan egin behar dugun interbentzioa egiterako orduan, ezinbestekoa iruditzen zait Donostiako alde zaharreko biztanleen iritzia plaza honekiko, bertako bertuteak eta gabeziak zeintzuk diren jakin ahala izateko.

Hiru pertsona ezberdinei egin diet galdeketa txiki bat.

Alde batetik Oihan eta Asierri, 22 urte.

Gazte bien esanetan plaza honek duen bertutea bere kokapena da, alde zaharraren bihotzean kokatzen bait da eta aisialderako gune bilakatu daitekeelako. Kirola egiteko aukera ere ematen diela esan zidaten bertako frontoian, nahiz eta asko erabiltzen ez duten.

Gabezien artean biak bat etorri ziren aterpe baten beharrean. Donostia leku euritsua izanik, askotan plazaren erabilera ezerezean gelditzen dela diote. Eserleku erosoago batzuen eta zaborrontzien beharra ere nabarmendu zidaten Oihanek eta Asierrek.

Eta bestetik, Jexux Mariri, 67 urte.

Jexux Marik Trinitate plazari begirune berezi bat diola aitortu zidan plazari buruz galdetu eta segituan. Gaztetan bertara herri kirolak ikusten joatea ohikoa zela gogoratzen du nostalgia puntu batekin. Gaur egun gauzak asko aldatu direla dio, plazak bere xarma galdu ote duen galdetzen dio bere buruari eta ez dela apenas erabiltzen dio. Jazzaldian soilik dela notizia Trinitate plaza diozte indignazio puntu batekin. Zaborrontzien kontua ere gogorarazi dit gizon zintzo honek, gutxi omen daude.


Elkarrizketa hauetatik atera dudan konklusio nagusia zaborrontzien beharra da, baita aterpe eta jarleku erosoen beharra ere. Eta, ahal den heinean, plaza biziberritzea lortu behar dudala.




Unai Etxeita

Plaza de la Cebada, Madril.

Egutegi arazoak zirela medio, pena handiz, ezin izan nuen Madrilera bidaia egin eta bertako txokoak ezagutu nire klasekideekin. Hala ere, bertan bisitatu zituzten txoko ezberdinak aztertzea ariketa aproposa iruditu zait tailer integratuko proiektua aurrera eramateko erreferentziatzat. Egia esan denak ere espazio interesgarriak iruditu zaizkit, baina atentzioa deitu didana La Cebadako plaza izan da.

Cebadako plaza hontan exyzt kolektiboak, boluntario batzuekin batera, zenbait hastetan egindako proiektu honek erabilpenik ez zuen esplanada bat bizitzaz betetzea zuen helburu, auzolanean.

Plaza ekipatu antzeko bat sortzen dute bertan, etorkizuneko espazio publiko bat; aisirako, sukalderako, errefreskatzeko, musikarako, zinearentzako... txoko ezberdin eta dinamikoak dituena.

Plaza bezala definitu daiteke, baina baita parke edo espazio sozio amankomun bezala ere. Edozein klaseko pertsonentzat zabalik dagoen gizarte plataforma publiko bikaina sortzea lortu dute denen laguntzaz  La Latinako polikiroldegia erauztean sortutako orube huts honetan.

Bertan egin dena gure inguruko espazio askotan aplikatu genezakeela iruditzen zait. Gure herrietan asko eta asko dira hutsik, hilik, alperrik galtzen ari diren espazio zabal erabilgarriak eta beraz, gure herrien mesedetan, horrelako auzolanak egin ahal izatea erreibindikatzen dut.



Unai Etxeita