lunes, 25 de marzo de 2013

Green Roof


Green roof delako moda berri honen inguruko hitzaldia, estalki berde edo jasangarrien ingurukoa, asko gustatu zaidala esan dezaket. Oso interesgarria iruditu zait eta jasangarritasunaren beste aspektu bat ikasi ahal izan dugula pentsatzen dut. Ingelesez oso jaioa ez naizen arren, hitzaldia nahiko ulerterraza iruditu zait hitz errazak erabiltzen baitzituen gauzak azaltzeko.

 

Ingurugiroari sarrita diru iturri bezala begiratu izan diogu historian zehar eta zor diogun errespetua eta errespetu horren kudeaketa jasangarria garatzea oso garrantzitsua dela iruditzen zait. A priori, teilatuan edo hormetan landareak jartzea nahi gauza absurdoa iruditu zait, baina ez da gauza berria eta honek dituen onurak ikusita aukera ona iruditzen zait. Ur konsumoa murrizten da, airea garbitzen da, hiriguneko beroketa murrizten da, leku atseginak sortzen dira, isolamendua hobetzen da, uraren ibilbide naturala errespetatzen da,... Onurak baino ez dakartza orokorrean.

 

 

 

Gauza asko hartu behar dira kontuan horrelako gauzak egiteko eta interbentzio gunearen arabera aldatuko da erabilitako metodoa, klimak, erliebeak, eraikinak, inguruak, landaredia autoktonoak eta beste hainbat faktorek eragingo dute, baina honen azterketa egitea interesgarria egiten zait modu honetan eraikina ingurunean modu ezin hobean integratzeko aukera sortzen baita, inguruneari egiten zaion inpaktua murriztuz. Arkitektura bernakularra ikasteko aukera ezin hobea ere izan daiteke azterketa hau.

 

 

Klasea aurrera zihoan heinean, eraikin isolatu batetik eraikin multzo batean aplikatu du estalki berde eta uraren bideraketa. Hiriak antolatzeko beste modu zentzuzkoagoa dela iruditu zait.

Uraren erabilera zuzenean energia berriztagarriekin konbina daiteke. Horrela, etxebizitzak ez dira zelula isolatuak, gaur egun moduan, behar dutena jasotzen dute eta soberan dutena bota.

 

Nire ustez etorkizuneko etxebizitzek uraren erabilera zuzenago bat izan beharko dute, baita energiarena ere, eta modu honetan eskuragarri dutena soilik erabiliko dute, autoefizienteak izan beharko dira. Gaur ikasitakoa erreferentzia gisa erabiltzea espero dut nire etorkizuneko proiektuetan, eta espero dut gure inguruan ere horrelako adibide gehiago ikusi ahal izatea, ez baitira sarritan horrelakoak ikusten.


Unai Etxeita

martes, 12 de marzo de 2013

Habitata- Espazio bizigarria

Espazio bizigarria
 
 
Aurreko asteetan proposatutako ariketa bizitzeko leku apropos edo gustoko bat aukeratzea bazen, oraingo hontan norberak aukeratutako lekuan espazio bizigarri bat eraiki behar izan dugu, ingurua ahalik eta gutxien eraldatuaz.
 
Programaren arabera, espazio hau gune ezberdin bitan banatzen zen: lehenengoa, 40m2 tako gune finko eta amankomun bat; eta bigarrena berriz, 20m2 inguruko lau logela mugikor ziren, nahi genuenean jar eta kendu genitzakeenak.
 
 
Nire kasuan, espazio amankomuna hegoaldera guztiz irekitzen den kutsa bezala proposatzen dut, iparraldeko fatxada harriz egindakoa izango da, beste hirurak berriz gardenak izango dira, hegoaldeko eguzkiaz gozatzeaz aparte, bertatik kriston ikuspegiak ditugulako. Espazio honen elementu egituratzaile gisa komunak jarri ditut, kutsa horretan dagoen elementu estanko bakarra bait da, gainontzeko guztia kutsa honen inguruan kokatuz, dena konektaturik (sukaldea, egongela...)
 
 
 
Logelei dagokienez, bina jarri ditut espazioa amankomunaren alde banatan, railen bitartez mugitzen dira armairu bateko kajoi bat balitz bezala. Kasu honetan lehioak ireki dizkiot logela bakoitzak duen orientazioaren arabera. Logeletan ohea jartzeaz gain, ikasteko gune bat eta jantzitokia ere jarri dizkiot. Honez gain, logelaren bat mugitu edo kenduz gero, espazio horri beste erabilera bat eman genioke (Adib. Railen bitartez plataforma bat jarri eta terraza bat sortu genezake).

Sabai lau fin bat proposatu dut espazio guzti honek izan dezakeen arintasuna nabarmentzeko, egitura berriz, altzairuzko perfilez egitea pentsatu dut.
 
Inguruak eskaintzen duen desnibela ere aprobetsatzen saiatu naiz, eta kutxa azpian geratzen den gunean autoa uzteko leku bat jarri dut, ibilgailuz ere bertarako irisgarritasuna bermatzeko, espazio amankomunarekin eskalilera batzuen bitartez zuzenean konektaturik dagoena.
 
 


                                                                                                          















Unai Etxeita


lunes, 4 de marzo de 2013

Tailer integratua- Trinitate plaza


TRINITATE PLAZA


            Trinitate plazan irtenbentzio bat planteatzerako orduan, burura etorri zait Gantxegik Trinitate plazazo jatorrizko proiektuan egin zuen herri kirolen aldeko apustua. Gerora, saskibaloiko kantxak jarrita eta bolatokian egin ziren lanekin, plazazo jatorrizko esentzia hori galdu zela deritzot.

 Mendia eta hiria erlazionatzeko harreman mailakatu hori aldatu ez den arren, eta harreman honek bikaina izaten jarraitzen duen arren, plaza horrek herri kiroletarako zuen erabilera aldatu egin da. Gainera, hiri handietan herri kirolekiko eta kirol tradizionalekiko begirunea eta zaletasuna beherako bidean doala uste dut eta pena handia sentitzen dut kirol hauek galbidean daudela pentsatze hutsarekin.

 

Aipatutako puntu horiek kontutan izanda, Gantxegiren hasierako esentzia hori berreskuratzeko ahalegina egitea proposatzen dut, bide batez herri kirolei bultzada bat eman eta plazazo hasierako itxurara gerturatu.

Horretarako, gaur egun saskibaloiko kantxa dagoen lekuko zoladura guztia aldatzea proposatzen dut, idi probetako harrizko zoladura hori jarriaz.

Bestalde, lehen bolatokia zegoen lekuan, mendialdera, bolatokia itxitura baten bidez itxi eta local ezberdinak egin dituzte. Gune hortan ere planteatzen dut interbentzio bat, itxitura hori kendu eta bolatokia berreskuratuz.

Frontoia bere horretan mantenduko nuke.