martes, 23 de abril de 2013

" Kaiolak, aterkiak eta burbuilak" Javier Etxepare


Eskola honetako ikasle ohi den Javier Etxepare arkitektoak eskaini zigun “kaiolak, aterkiak eta burbuilak” izeneko hitzaldia. Bertan gure egunerokotasunean erabiltzen ditugun objektu hauek arkitekturarekin zuzenean lotu zituen, objektu hauei buruz dugun ikuspegia aldatuz.

 

Hasiera batean, izenburua interesagrria iruditu zitzaidan arren, aitortu behar dut hitzaldia pixkat neketsua egin zitzaidala ( Javierrek duen ahots lasaiagatik akaso), baina hitzaldiak aurrera egin ahala bere ereduei zentzua aurkitzen hasi nintzen eta berak planteatutako  ereduak nire inguruko txoko ezberdinetan imajinatzen, eta inguruko hainbat eredu ere etorri zitzaizkidan burura. Izan ere, sarritan egiten da arkitektura burbuilen, kaiolen edo aterkien funtzioa betetzeko.

 

Javierrek planteatutako lehen objektuak kaiola izan zen. Gure artean kaiolak askatasun ezarekin lotzen ditugu, preso izatearekin. Hala ere, Javierrek ideia horri buelta eman eta guztiz kontrakoa pentsarazi zigun, izan ere, berak itxitura trasluzido bezela planteatzen zituen, hau da, kanpoarekin harreman bisuala edukitzea ahalbidetzen digan horma bat bezala.

 

Bigarren objektua aterkia izan zen. Izan ere, guk aterkiak euria denean soilik zabaltzen ditugun arren,  arkitektura asko aterkietan oinarrituta daude. Aterkiek, kalean egon arren, nolabaiteko babesa eskaintzen digute inguruko faktore askorekiko eta ideia hori arkitekturan sarri eman den kontzeptua da estalkietan eta bestelako eraikinetan. Javierrek eredu bidez helarazi zigun ideia hori.

 

 
Hirugarren eta azken objektua burbuilak izan ziren. Burbuilek kanpoarekiko harremana guztiz mugatzen digute, baita kanpo harremana barnearekin ere. Isolamendu bezala funtsionatzen dute nolabait. Beharbada objektu hau izan da inguruko arkitekturarekin erlazionatzen gehien kostatu zaidana.

 

 

Unai Etxeita

No hay comentarios:

Publicar un comentario