Green roof delako moda berri honen
inguruko hitzaldia, estalki berde edo jasangarrien ingurukoa, asko gustatu
zaidala esan dezaket. Oso interesgarria iruditu zait eta jasangarritasunaren
beste aspektu bat ikasi ahal izan dugula pentsatzen dut. Ingelesez oso jaioa ez
naizen arren, hitzaldia nahiko ulerterraza iruditu zait hitz errazak erabiltzen
baitzituen gauzak azaltzeko.
Ingurugiroari sarrita diru iturri
bezala begiratu izan diogu historian zehar eta zor diogun errespetua eta errespetu
horren kudeaketa jasangarria garatzea oso garrantzitsua dela iruditzen zait. A priori, teilatuan edo hormetan
landareak jartzea nahi gauza absurdoa iruditu zait, baina ez da gauza berria
eta honek dituen onurak ikusita aukera ona iruditzen zait. Ur konsumoa
murrizten da, airea garbitzen da, hiriguneko beroketa murrizten da, leku
atseginak sortzen dira, isolamendua hobetzen da, uraren ibilbide naturala
errespetatzen da,... Onurak baino ez dakartza orokorrean.
Gauza asko hartu behar dira kontuan
horrelako gauzak egiteko eta interbentzio gunearen arabera aldatuko da
erabilitako metodoa, klimak, erliebeak, eraikinak, inguruak, landaredia
autoktonoak eta beste hainbat faktorek eragingo dute, baina honen azterketa
egitea interesgarria egiten zait modu honetan eraikina ingurunean modu ezin
hobean integratzeko aukera sortzen baita, inguruneari egiten zaion inpaktua
murriztuz. Arkitektura bernakularra ikasteko aukera ezin hobea ere izan daiteke
azterketa hau.
Klasea aurrera zihoan heinean, eraikin
isolatu batetik eraikin multzo batean aplikatu du estalki berde eta uraren
bideraketa. Hiriak antolatzeko beste modu zentzuzkoagoa dela iruditu zait.
Uraren erabilera zuzenean energia
berriztagarriekin konbina daiteke. Horrela, etxebizitzak ez dira zelula
isolatuak, gaur egun moduan, behar dutena jasotzen dute eta soberan dutena
bota.
Nire ustez etorkizuneko etxebizitzek
uraren erabilera zuzenago bat izan beharko dute, baita energiarena ere, eta
modu honetan eskuragarri dutena soilik erabiliko dute, autoefizienteak izan
beharko dira. Gaur ikasitakoa erreferentzia gisa erabiltzea espero dut nire
etorkizuneko proiektuetan, eta espero dut gure inguruan ere horrelako adibide
gehiago ikusi ahal izatea, ez baitira sarritan horrelakoak ikusten.
Unai Etxeita



No hay comentarios:
Publicar un comentario