viernes, 15 de febrero de 2013

Logela

Nire logela

 
Nire logela, nire etxean dudan txokorik kuttunena da. Bertan egiten ditut nire ametsik politenak, baita etxeko lanak edo beste gauza asko ere.
 
Atetik sartu eta aurrez aurre lehiate luze bat ikusi dezakegu, fatxadara ematen duen logelako alde guztia hartzen duelarik, hegora begira. Bertatik Aramotz mendilerro guztia ikus dezaket, Udalaitz, Anboto, Alluitz, Untxillatx edo Mugarra besteak beste.
 
Aipatutako lehiate horren azpian dago logelako mahaia, luzera guztia hartzen duena, bertan aurkitzen da ordenagailua ere, eskubialdean.
 
Ohea berriz, atetik sartu eta ezkerraldera aurkitzen da hormaren kontra, eta gauza ezberdinak gordetzeko apal eta armairuak berriz, atetik eskuinaldera. Bertan gordetzen ditut arropa ezberdinak edo mailaz maila pilatzen joan zaizkidan liburuak ere.
 
Nire logelatik gehien maite dudana neguko goizetan lehiateko pertsiana igo eta mendilerro guztia elurtuta ikustea da, falta botatzen dudana, berriz, ispilu bat.
 

Bestalde, ekaitza dagoen gauetan edo haize gogorra dabilenean hots guztiak somatzen dira logelatik, izan ere 6, pisuan bizi naiz. Baina guzti hori entzuteak badu bere xarma eta gustatzen zait.
 
 
Unai Etxeita
 


No hay comentarios:

Publicar un comentario